Azaroaren 24ko Oharra


KOMUNIKATUA

 

MONARKIA ALA ERREPUBLIKA ESTATUKO HERRI KONTSULTA 2020ko MAIATZAREN 9an  EGINGO DA

 

2019ko urriaren 19an Madrilen hainbat organizazio, talde eta espazio unitariok osatu zuten Monarkia ala Errepublika Estatuko Herri Kontsultarako Plataforma. Bere helburua da kontsulta demokratiko ez-binJkulante baten deialdi antolatzea, herritarrek estatu ereduari buruz iritzia emateko eta erabakitzeko.

 

Estatuko Plataformaren osaketaz gain, lau lantalde eratu ziren: Deia eta Hedadura, Antolaketa eta Logistika, Arauak eta Legezko Gaiak eta, azkenik, Zabalkundea eta Komunikazioa, eta kontsulta datorren urteko udaberrian egitea erabaki zen.

 

Atzo, azaroak 23, aurreikusitakoaren arabera, Plataformaren bigarren bilera egin zen, eta bertan adostu zen Monarkia ala Errepublika Estatuko Herri Kontsulta 2020ko maiatzaren 9an estatu osoan egingo zela.

 

Aldi berean, Platafomaren planak eta lau lantaldeen artikulazioa eztabaidatu eta onartu ziren. Era berean, Plataformaren web orri bat martxan jartzea erabaki zen, eta onarpena eman zitzaion Estatuko Kontsultaren lehen kartelari, eta onetsi zen Plataformaren ondorengo bilera 2020ko urtarrilaren 18an Toledo hirian egitea.

 

Estatuko Kontsultaren deialdia herritarren adierazpen eta partaidetza bideratzeko oso bide garrantzitsua da, edozein demokraziatan garrantzi gorenekoa den arazo bat bideratzeko: estatu eredua. Gai horretaz, herritarrek ezin izan dute inoiz ezer esan eta erabaki; ez Trantsizio Demokratikoa deitutakoan eta ez geroztik.

 

Kontsulta demokratiko honen deialdiak sortutako itxaropenekin, Estatuko Plataformaren bigarren bilerara gehitu dira, lehen bileran izandako organizazioez gain,  hainbat motatako kolektibo eta elkarteak. Modu horretan Plataformaren aniztasuna zabaldu egin da.

 

2019ko azaroaren 24a

 

Monarkia ala Errepublika Estatuko Herri Kontsultarako Plataforma