Estatuko lantaldeen helburuak eta eginkuzunak
Estatuko lau lantaldeen helburu orokorra da Monarkia edo Errepublika Estatuko Herri Kontsulta egiteko behar diren informazioa, dokumentu-ereduak, materialak eta baliabideak lurralde, erakunde, kolektibo eta pertsona guztien eskura jartzea.
LURRALDE ETA SEKTORE-HEDADURA
Helburua
- Estatuko kontsulta ahalik eta lurralde, sektore, erakunde, kolektibo eta gizarte-mugimendu gehienetara zabaltzea.
Eginkizunak
- Lurraldeetan kontsulta antolatzeko lan-plataformak/lan-taldeak sustatzea.
Lurralde bakoitzak bi pertsona aukeratuko ditu Estatuko Hedapen Taldearekin etengabeko konexioa izateko.
- Interesa izan dezaketen sektore, erakunde, talde eta MMSSekin harremanetan jartzea, Estatuko Kontsulta bat egin eta susta daitezen.
- Estatuko Herri Kontsulta Plataforma osatzen duten lurralde, erakunde eta kolektiboen errolda eguneratua egitea.
HEDAPENA ETA KOMUNIKAZIOA
Helburua
- Kontsulta ahalik eta pertsona gehienengana iristeko baliabide, kanal eta sare guztietatik zabaltzea.
- Kontsultako material grafikoen diseinua: kartelak, irudiak, etab.
- Komunikabideekiko harremanak. Lurralde-plataformek bereziki kontuan hartuko dituzte tokiko komunikabideak.
- Estatuko Plataformaren web orria kudeatzea.
- Hainbat kanal eta sare kudeatzea: Twitter, Facebook, Mastodon.social, Instagram, etab.
- Estatuko ekintzak (kanpainak) bateratuen plangintza data jakin batzuetan: ziberekintzak Twitter-en, propaganda-banaketak, etab.
LEGE GAIAK ETA ARAU OROKORRAK
Helburua
- Kontsulta garatzeko informazio-gidak/protokoloak eta dokumentu-ereduak.
- Aholkularitza juridikoa
Eginkizunak
- Bozketa mahaiak osatzeko tramiteen gidak.
- Bozketa egunerako protokoloa.
- Udalei jakinarazteko eredua.
- Gobernuaren probintzia-ordezkaritzei jakinarazteko eredua.
- Bozketa-aktaren eredua.
- Botoak zenbatzeko orriaren eredua.
- Bozketa-txartelaren eredua.
- Estatistika-datuen orriaren eredua: posta-kodeak, adin-tartea eta generoa.
ANTOLAKETA ETA LOGISTIKA
Helburua
- Estatuko kontsulta hobeto garatzeko bitartekoak, baliabideak eta logistika antolatzea.
Eginkizunak
- Kontsulta egiteko materialen prezioari buruzko informazioa: hautesontziak, etab.
- Propaganda-baliabideen prezioei buruzko informazioa: kartel inprimatuak, xaflak, etab.
- Elkarlaneko mikromezenasgoaren (crowdfunding) antolaketa.
- Estatuko bozketen kontaketa eta informazioa jasotzeko zentro logistikoa antolatzea.
Estatu Mailako Monarkia edo Errepublika Kontsultaren Plataforma