Urriaren 29ko Oharra


KOMUNIKATUA

OSATU DA MONARKIA ALA ERREPUBLIKA ESTATUKO HERRI KONTSULTARAKO PLATAFORMA

 

 

Ilusioa ematen du geldotasun edo inposizioen aurrean ekimena hartzeak. Horixe baita demokraziaren funtsa: herria iritzia ematen, aukeratzen, erabakitzen… Halaxe gertatu da orain. Herri kontsulten garaia da, Monarkia ala Errepublika aukeratzeko garaia da.

 

Eta pentsatzen jartzen bagara: nola jakin dezakegu herritarrek zenbateraino onartzen duten  monarkia? Nola jakin dezakegu herritarrek zenbateraino nahi duten Estatua errepublika bihurtu? Bada, zail dugu, eta hori oso adierazgarria da. Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) galdera bat sartzen zuen, 2015era arte, herritarrek monarkiaren gainean zuten onarpen mailari buruz. Harrezkero… isiltasuna osoa da. Zalantzarik gabe, badira oso adierazgarriak diren isiltasunak.

 

Egoera honen aurrean, azken hilabeteetan hainbat sektoretan monarkiari eta errepublikari buruzko herri kontsultak egin dira. Batez ere unibertsitate eta lurraldeetan, hirietan, herri eta auzoetan, hala nahi izan zuten pertsona guztiek beren iritzia emateko, txartel batean bi galdera hauei erantzunez: “Nahi al duzu estatu eredua erabaki ahal izan?” Eta, erantzuna baiezkoa izanez gero, bigarren galdera beste hauxe zen: “Monarkia ala Errepublika?”.

 

Asmoa ez da kontsultek legezko balioa izatea, bakarrik bide bat dira herritarrek beren iritzia adierazi eta parte hartu dezaten, edozein demokraziatan garrantzi gorena duen gai baten inguruan: estatu eredua.

 

Unibertsitateak eta hiri eta herri asko aitzindari izan dira. Garaia iritsi da Monarkia ala Errepublika Estatuko Herri Kontsultaren deialdia antolatzeko, herritarrek estatu ereduari buruz iritzia emateko eta erabakitzeko.

Helburu horrekin, organizazio, kolektibo eta espazio unitario asko estatu  plataforma batera bildu gara, herri kontsulta baten alde, Plataforma zabala eta plurala da. Prozesua lau lantaldetan banatuta hasteko antolatu gara: Deia eta Hedadura, Zabalkundea eta Komunikazioa, Antolaketa eta Logistika, eta Arau Orokorrak eta Legezko Gaiak.

 

Elkartu eta gure ahotsa entzunarazi, eztabaida bultzatu eta eztabaidaezina izatea nahi dutena eztabaidatu nahi dugu: Espainiako Monarkia. Eta demokrazian ezerk ez du eztabaidaezina izan behar, herriaren borondatea izan ezik.

 

Plataformaren ondorengo bilera 2019ko azaroaren 23an izango da, eta Monarkia ala Errepublika Estatuko Herri Kontsulta 2020ko udaberrian egingo da.

 

2019ko urria

Monarkia ala Errepublika Estatuko Herri Kontsultrako Plataforma