Urtarrilaren 19ko Oharra


 

OHARRA

 

MAIATZAREN 9KO MONARKIA EDO ERREPUBLIKA ESTATUKO HERRI KONTSULTARAKO PROTOKOLOA ONARTU DA

 

Joan den Urriaren 19an, Monarkia edo Errepublika Estatuko Herri Kontsultaren Plataforma sortu zen Madrilen, loteslea ez den kontsulta demokratikoa antolatzeko, herritar guztiek Estatuaren formari buruzko iritzia eman dezaten.

 

Plataforma gune bateratua, zabala eta plurala da, eta hiru erakunde-taldek osatzen dute: erakunde politiko, sindikal eta sozialek; Errepublikarako Estatuko Topaketan antolatutako mugimendu errepublikanoak, eta sektore- edo lurralde-kontsultak sustatu dituzten plataforma eta taldeek.

 

Atzo, urtarrilak 18, Toledoko Artearen Zirkuluan Plataformaren hirugarren bilera egin zen. Bilera horretan, Estatuan eratutako lau lantaldeen helburuak eta lanak adostu ziren: Sektore- eta Lurralde-hedapena; Antolaketa eta Logistika; Hedapena eta Komunikazioa; eta Lege Gaiak eta Arau Orokorrak.

 

Bilera horretan, halaber, “Bozketa-mahaiak osatzeko izapideen gida” eta “Bozketa-jardunaldirako protokoloa” ere eztabaidatu eta onartu ziren. Protokolo horretan, hauteskunde-mahaiak, bozketa-ordutegia, boto-ematea, boto-zenbaketa, zentro logistikoa, emaitzen komunikazioa, lege-aholkularitza eta gorabeherak eta abar arautzen dira.

 

Estatuko Kontsultaren finantzaketari dagokionez, lurralde bakoitzak beharrezko gastuak bere gain hartzea erabaki zen: hautestontziak, kartelak, bozketa-mahaietarako materialak, etab., Plataformako kide diren erakunde eta taldeen ekarpenak bidez eta elkarlaneko mikromezenasgoaren (crowdfunding) bidez.

 

Deitutako kontsulta bide garrantzitsua da edozein demokraziatan garrantzi handia duen gai bati buruz, hots, Estatu formari buruz, herritarrek parte hartzeko eta adierazteko. Herritarrek ezin izan dute gai horri buruzko iritzirik eman ez erabakirik hartu, ez Trantsizio Demokratiko deitutakoan, ez geroago.

 

Deialdiak sortutako itxaropenekin, azaroko aurreko bileraz geroztik talde berriak sartu dira ekimenean, eta dagoeneko Kontsultarako plataformak sortu dira hainbat lurraldetan. Estatuko Plataformaren hurrengo bilera martxoaren hasieran izango da, Madrilen.

 

 

2020ko urtarrilaren 19a

 

Monarkia edo Errepublika Estatuko Maila Plataforma