Estatu Mailako Monarkia ala Errepublika Herri-Kontsultaren Plataforma


Komunikatua

Estatu Mailako Monarkia ala Errepublika 14M Herri-Kontsultaren 


724 mahai, 4.000 boluntario baino gehiago, 81.617 boto-emaile

Errepublika 76.106 botoak (%93,25) – Monarkia 4.731 botoak (%5,81)


Estatu Mailako Kontsulta Plataformaren Jakinarazpena 2022-05-15

 

14M Kontsultaren Emaitzak


DEIALDIA

Estatu Mailako Monarkia ala Errepublika Herri-Kontsultaren Plataforma.

Gizarte demokratikoetan, herriek erabakitzen dituzte beraiei dagozkien gai guztiak, horien artean garrantzitsuetako bat, estatu-forma. Gaur egungo biztanle gehienek ez zuten 1978ko Konstituzioa bozkatzeko aukerarik izan; baina bozkatu ahal izan zuenak ez zuen estatu-forma aukeratzeko aukerarik izan, Trantsizio demokratikoa deiturikoan izandako eztabaidatik ihes egin baitzioten. Une hartan eta geroago ezin izan dugu erabaki.

Horregatik, hainbat erakundek eta kolektibok plataforma bateratua, zabala eta plurala eratu dugu, Monarkia edo Errepublika Estatuko Herri Kontsulta bultzatzeko eta herritarrek bi aukera horiei buruzko iritzia eman ahal izateko.

Jakin badakigu kontsulta hau ezin izango dela loteslea izan, baina adierazpen-bide bat da, herritarren parte-hartzerako bide bat, bai eta egintza demokratiko bat ere, zeinarekin, gainera, dagokigun guztiari buruz erabakitzeko dugun eskubidea baliatzen dugun.

2022ko maiatzaren 14an izango da, eta jardunaldi honetan botoa emanez parte har dezakezu, baina zure parte-hartzea askoz haratago joan daiteke: kontsulta zabalduz, Kontsulta bultzatzen duten lurralde-eremu bateratuen parte izanez eta bozketa-mahaiak eratzea sustatuz. Informazio guztia plataformaestatalmonarquiaorepublica.org webgunean duzu.

Datorren maiatzaren 14a parte-hartze demokratikoko eta herri-adierazpen aren jardunaldi handia izango da, eta bertan Monarkia edo Errepublika nahi dugun bozkatu ahal izango dugu.

ZABALDU, BULTZATU, ANTOLATU, PARTE HARTU 

ZUK ERABAKITZEN DUZU!