2020ko ekainaren 20ko bilera telematikorako deialdia


 

ESTATU MAILAKO MONARKIA EDO ERREPUBLIKA KONTSULTARAKO PLATAFORMAREN BILERA TELEMATIKORAKO DEIALDIA

 

2020ko ekainaren 20a

 

 

Monarkia edo Errepublika Estatu Mailako Herri Kontsultarko deialdian lanean jarraitzen dugu, herritar guztiek estatu egoera-formari buruzko iritzia eman eta erabaki dezatelarako.

 

Apirilaren 4an erabakitakoaren arabera, Estatuko Plataformaren laugarren bileran, datorren larunbatean, ekainak 20, Estatuko Plataformaren bilera egingo dugu. Bilera horretan, besteak beste, gai hauei buruz hitz egin eta erabakiak hartu beharko ditugu:

 

1.Estatuko hurrengo bilera (telematiko edo presentzialak) datak. Proposamena: estatuko batzar presentziala Urrian.

2.Monarkia edo Errepublika Estatu Mailako Kontsulta egiteko data. Proposamena: 2021eko Udaberria.

3.Hurrengo aldiko ekintzak.

4.Estatuko lantaldeak.

5.Beste zenbait.

 

Beti bezela, gai-zerrenda bileraren hasieran baieztatuko dugu.

 

Estatuko Plataformaren bilera presentzialak beti irekiak izan dira. Ekainaren 20koa, elematikoa denez (“Zoom” aplikazioa), pertsona batek parte hartu ahal izango du Plataforman parte hartzen duten erakunde, talde eta lurralde guztien ordezkari gisa. Erakundeen eta taldeen zerrenda esteka honetan duzu: https://plataformaestatalmonarquiaorepublica.org/organizaciones-ycolectivos-que-participan-en-la-plataforma/

 

Bileran parte hartuko dutenek esteka bat jasoko dute. Erakunde edo lurralderen batek bere ordezkaria aldatu behar badu hurrengo bilerarako, posta bat bidali behar dute extension@plataformaestatalmonarquiaorepublica.org. Bertan, beren izena, erakundea edo lurraldea eta bilerara konektatzeko esteka zein helbide elektronikotara bidaltzea nahi duten adierazi behar dira.

 

Laister aurrez aurreko topaketak egiteko aukera izatea espero dugu, eta den-denok anai-besarkada ematea.

 

2020ko ekainaren 15a



 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.